Ilara luzea sortu zen atzo, urriaren 21ean, Eusko Gudari kalean, Kutxabankeko egoitzan. Realeko bi jokalari izan ziren arratsaldean argazki eta kamisetak sinatzen eta zaleekin argazkiak ateratzen. Iñigo Martinez eta Yuri Berchiche izan ziren Orioko realzaleekin egon zirenak.