Euskal dantza ikastaroa antolatu nahi dute Anibarko Portuan. Astean behin elkartu eta auzotarren artean harremana sendotzea da asmoa. Horretarako, bihar, urriaren 20an, egingo dute lehen bilera. 20:00etan elkartuko dira Garmendiazpi Elkartearen lokalean. Bileran, ordutegia zehaztuko dute ikastaroan parte hartuko dutenek. Dantza egin nahi duen edonor joan daiteke bilerara.