Lehen aldiz lehiatuko dira lehen mailan Oiartzun eta Reala. Lehen gipuzkoar derbia izango da igandean. Ainara Manterolak –Orio, 1995– eta Malen Moran –Orio, 1992– lesioen erruz harmailatik ikusi beharko dute partidua, eta ez dira lehendabizikoz parez pare izango. Elkarrizketa honetan aurkariaz, derbiaz eta futbolak beren bizitzan duen pisuaz aritu dira, besteak beste.