OAEko hauteskundeetara aurkezteko epea ostiralean amaituko da

Karkara 2015ko urr. 28a, 11:11

Ostiral honetan, urriaren 30ean, onartuko dituzte Orio Arraunketa Elkarteko hautagaitzak.

Urriaren 2an bildu ziren, arratsaldeko 18:30ean. Orioko kultur etxea jendez lepo zegoen, aulki guztiak betetan, hainbat bazkidek zutik jarraitu behar izan zuten bilera. Elkartearen nondik norakoak zehazteko egin zen batzarra. 

Hauteskunde batzordea osatu zuten bilera irekian. Joxemari Olasagasti da presidentea, Joxemiel Udabe idazkaria eta Patxi Atorrasagasti bokala. Berak, prozesu guztian zehar, arauak betetzen direla ziurtatu beharko dute. Prozesuaren ondorengo zikloa ostiral honetan itxiko da, hauteskundeetan parte hartu nahi duten hautagai-zerrendak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango baita. 

Zerrendan gutxienez bederatzi bazkidek osatu beharko dute. Presidentegaia zerrendaburuan joango da. Zerrenda horiek arraun elkartearen egoitzan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, posta zertifikatuz aurkeztu beharko dira Orio AE 21 postakutxan.

Hautagaitza horiek guztiak azaroaren 4an aurkeztuko dira jendaurrean. Bozketa, ordea, handik 10 egunera egingo da, azaroaren 14an. Orio Arraunketa Elkarteko bazkideetatik 18 urte gorakoek eukiko dute botoa emateko aukera. Hori bai, hautagaien zerrenda bakarra aurkeztuz gero, ez da bozketarik egingo eta kargua azaroaren 5ean hartuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide