1936ko Estatu Batuetako ontziaren epopeia kontatzen duen liburua

Karkara 2015ko urr. 16a, 10:33

Argazkia: Unanue

1936 urteko Joko Olinpikoetan urrezko domina lortu zuen talde estatu batuarraren inguruko narrazioa idatzi du Daniel James Brownek, Remando como un solo hombre. Liburuaren aurkezpenean izan zen Ibon Gaztañazpi.

Gaur zortzi Remando como un solo hombre liburua aurkeztu zuten Donostiako Garoa kultur laborategian. Daniel James Brownek zortzi arraunlariek eta beren lemazainak Washingtongo Unibertsitatearekin bizitako epopeia kontatzen du. Taldeak Hitlerren Berlingo Joko Olinpikoetan, 1936 urtekoetan, urrezko domina eskuratu zuten. Horretaz guztiaz hitz egiten duen liburuaren aurkezpenean izan zen Ibon Gaztañazpi oriotarra, Pello de la Vega arraunlariarekin batera.

450 orritan Estatu Batuetako taldeak Hitlerren aurrean bizitako sei minutu horiek biltzen ditu. Hollywood eran lortu zuten lepotik urrezko domina zintzilikatzea, pronostiko guztien kontra, kale txarrenetik, gaixo dagoen arraunlari batekin eta irteera txar bat eginda.

Eguraldiak, ordea, hankaz gora jarritako estropadari buelta ematen lagundu zion, euria eta haizea egin baitzuen. Hitlerrek horrelako garaipen garratz bat ez ezik, aurreko egunetan lau atleta beltzek lortutako urrezko dominak ere ikusi behar izan zituen, bere etsipenerako.

Arraunaren istorio berezi hori biltzeaz gain, arraunaz, kirolaz, herri xeheaz, pobreziaz eta beste hainbat kontuz aritzen da James Brown idazlea. Esan bezala, liburua pasa den ostiralean aurkeztu zuten Donostiako Garoa liburu-dendan. Aurkezpenean hizlari aritu zen Gaztañazpi.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide