Asteburuan bukatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenak. Larunbatean, Arrasaten jokatu zen lehena; eta bigarrena, igandean, Andoainen. Larunbateko saioan bi oriotarrek hartu zuten parte, Iñaki Gurrutxagak eta Egoitz Eizagirrek; lehenak final laurdenetarako txartela lortu zuen. Igandean Ibai Esoain aritu zen bertsotan.
Gurrutxagak hirugarren egin zuen Arrasateko saioan, 417,5 puntu lortuta. Irabazlea Felix Zubia Olaskoaga izan zen, 431 punturekin. Egoitz Eizagirre bosgarren sailkatu zen 382,5 punturekin. Igandeko saioan bosgarren sailkatu zen Ibai Esoain, 405 puntu lortua.
23 bertsolari sailkatuetako bat da Gurrutxaga
Behin final zortzirenetako fasea amaituta, 23 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, seik beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Iñaki Gurrutxagak puntuazioarengatik lortu du final laurdenetarako txartela. Honakoak dira final laurdenetarako sailkatu diren bertsolariak:
Jokin Uranga IsuskizaJon Maia Soria
Ane Labaka Mayoz
Arkaitz Oiartzabal Agirre
Nerea Elustondo Plazaola
Felix Zubia Olaskoaga
Asier Azpiroz Iztueta
Manu Goiogana Bengoetxea
Iñigo Mantzizidor Larrañaga
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Beñat Lizaso Alberdi
Ander Lizarralde Jimeno
Unai Mendizabal Jauregi
Oihana Iguaran Barandiaran
Unai Gaztelumendi Arandia
Eneritz Artetxe Eizagirre
Amaia Iturriotz Etxaniz
Beñat Iguaran Amodarain
Eli Pagola Apezetxea
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Manex Mujika Amunarriz
Maider Arreegi Markuleta
Mikel Artola Izagirre
Horiei gehituko zaizkie 2011ko txapelketan lortu zuten postuari esker, aurrez sailkatuta zeuden zazpi bertsolariak:
Agin Laburu
Jexux Mari Irazu
Beñat Gaztelumendi
Jon Martin
Alaia Martin
Iñaki Apalategi
Unai Agirre
Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, urriaren 24an hasiko dira final laurdenetako saioak. Iñaki Gurrutxagak urriaren 25ean, igandearekin, kantatuko du, Errenteriako saioan. Berekin batera taularatuko dira Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Jon Martin Etxebeste eta Iñigo Mantzizidor Larrañaga.
Fanderiako pilotalekuan izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean, eta hau da bertsolariek egin beharko duten lana:
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
- Binaka, rola emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
- Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Bertso saioa ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, bertsosarrerak.eus webgunean. Sarrerak gelditzen badira, egunean bertan ere jarriko dira salgai, leihatilan. Sarrera arruntak 11 euro balio ditu, gazteek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideek 8.