Zazpi sari, tartean Ukuilurik Hoberenaren saria

Karkara 2015ko urr. 14a, 09:05

Argazkia: Ibon Errazu

Larunbatean Euskadiko XX. Blonda Txapelketa jokatu zen eta Orioko Longak emaitza paregabeak jokatu zituen.

Markina-Xemeinen egin zuten zita ganadutegiek asteburuan. Orioko Longak txapelketan hartu zuen parte eta emaitza paregabeak lortu zituen, guztira zazpi sari lortu baitzituen, tartean Ukuilurik Onenaren saria.

Jaso dituen zazpi sariak hauek izan dira:

Ukuilurik onenaren saria
7-12 hilabete bitarteko biga onenaren saria12-15 hilabete bitarteko bigarren biga onenaren saria
30-36 hilabete bitarteko biga onenaren saria
3-4 urteko txahalik gabeko behi onenaren saria
7 urtetik gorako txahala duen behi onenaren saria
7 urtetik gorako txahalik gabeko behi onenaren saria.

Orioko Longa baserriak eta ganadutegiak sari mordoa pilatu zuten larunbatean izan zen Euskadiko XX. Blonda Txapelketan. Lehiaren gainetik, giro ederra izan zen Markina-Xemeinen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide