Goizean goiz hasi ziren lehen olatuak hartzen bodyboardean, Euskal zirkuituak Zumaian egindako geldialdian. 18 urte azpikoen artean bi oriotarrek hartu zuten parte, Unai Zubizarretak eta Mikel Atxegak.
Aurretik egindako sailkapen errondetan, biek lortu zuten txapelketan aurrera egitea, final zortzirenetarako saltoa ematea. Zurriolako hondartzan jokatutako sailkapen txapelketa horretan Zubizarretak bigarreni eta Atxegak hirugarren egin zuten.
Zumaian, Zubizarreta izan zen lehena uretaratzen, hirugarren txandan, elastiko horiarekin, Javier Sernarekin, Inaxio Aizpuruarekin eta David Perezekin batera. Atxega zazpigarren txandan sartu zen uretara, hau ere elastiko horiarekin, Andoni Izaga, Tony Le Guern eta Unai Uranga aurkari zituela.
Fin aritu ziren bi oriotarrak. Atxegak irabazi egin zuen eta Zubizarretak hirugarren egin zuen. Orioko bi bodyboarderrak podiumean izatea lortu zuten. Honela, Atxegak 1000 puntu lortu zituen eta Zubizarretak 730. Zurriolako puntuekin batuz gero, Zubizarretak 1590 puntu ditu oraingoz eta Atxegak 1730. Ereaga-Atxabiribileko saioa falta da zirkuituari bukaera emateko, hortaz, guztia erabakitzeke dago.