Hiru trainerila emakumezkoetan eta lau gizonezkoetan; eta, kronometroa gelditzen lehenengoak, Orio eta Zarautz izan ziren.
Nesketan Oriok eta Hibaikak hartu zuten parte lehen txandan, eta Getariak bigarrenean. Ordena honetan igaro ziren helmugatik: Orio lehenengo 09:34:97 denborarekin, Getaria bigarren 09:55:15 denborarekin eta Hibaika hirugarren 10:12:03ko denbora eginda.
Garaipen garrantzitsua izan zen oso oriotarrentzat, traineriletan irabazten zuten lehen bandera izan baitzen. Etxetik gertu, etxean bezala sentitzen diren estropadetan lortu dute beren lehen bandera. Ontzia arraunlari hauek osatu dute: Ohiane Iraola, Itxaso Azkonobieta, Maria Gutierrez, Eider Zubelzu, Onintza Olaizola, Leire Begiristain eta Nadeth Agirre patroi lanetan.
Gizonezkoetan lau ontzi uretaratu ziren. Lehen txandan Orio eta Aginaga, eta bigarrenean, Aia eta Zarautz. Guztietan azkarrena Zarautz izan zen, 08:25:28 denborarekin. Zarauztarren atzetik helmugaratu ziren aiarrak, 08:46:34ko denbora eginda. Orio, hirugarren 08:46:39 denbora eginda; eta Aginaga laugarren, 08:49:72 denborarekin.