Egurra lantzen irakatsiko du Antxon Mendizabalek. Jada egurrarekin eskualtura bat zizelkatzen dakitenek hartu dezakete parte, baina baita sekula egurrarekin lan egin ez dutenek ere. Guztientzat da irekia Mendik emango duen ikastaroa.
Ikastaroak ia ikasturte osoa iraungo du, azaroan hasi eta ekainean amaituko baita. Asteko egun batean elkartuko dira eta bi orduz arituko dira lanean. Gazteek azaroaren 2an ekingo diote egurra lantzen ikasteari; helduak, berriz, azaroaren 6an hasiko dute ikastaroa.
Gazteen multzoan 13 urtetik 18 urtera bitarteko neska-mutilak sartzen dira. Hauek astelehenero egingo dute zita, 17:00etatik 19:00etara. Helduak 18 urtetik gorakoak dira eta hauek ostiraletan elkartuko dira, 17:00etan. Bi taldeak Orioko Ikastolako eraikin berriko teknologia gelan jasoko dituzte eskolak.
Ikastaroan parte hartzen duenak 35 ordu ordaindu beharko ditu hilero. Prezio horren barruan sartzen dira ikastaro hasierako egurrak, tresnak, liburuak marrazkiak, ariketak argazkiak... Interesa duenak Ikastolan bertan eman dezake izena. Bizkor ibili, gehienez 12 laguneko taldeak osatuko baitira maila bakoitzean.