Hildako bat aurkitu zuten, ostegun iluntzean, hilaren 8an, Orioko Aita Lertxundi kaleko etxebizitza batean. Gorpuak lau egun zeramatzan hilda. Bizilagunek usain txarra sumatzen zuten, eta, kiratsa joaten ez zenez, susmo txarra hartzen hasi ziren kontuari.
Bizilagunaren senideei deika hasi ziren orduan, larrituta. Senideek gizonari deitu zioten, baina telefonoa hartzen ez zuela ikusita, hauek ere larritu egin ziren. Ertzainarekin jarri ziren kontaktuan. Ertzaintzak azaldu digu etxera joan eta han aurkitu zutela gorpua.