Gure eskualdeak bizi duen krisialdiaren eta horren ondorio den langabezia tasa altuaren ondorioz, Urola Kostako Udal Elkartearentzat lehentasunezkoa da lanpostuen sorrera erraztuko duten ekintzak sustatzea. Lanpostuak sortzeko asmo horretan, aletxoa jarriko dute diru-laguntza deialdi honen bidez.
Enplegurako politika aktiboak indartu nahi dira, bereziki gazteen eta gizatalde berezien enpleguari lotutakoak, eta, ondorioz, diru-laguntzak emango dira eskualdeko enpresa txiki eta ertainek langabeak kontratatzea sustatzeko.
Lehenago egin zen diru-laguntza deialdi hau, baina lehen deialdi horretan bi diru-laguntza eman gabe geratu zirenez, bigarren deialdia egin du Urola Kostako Udal Elkarteak. Urriaren 26an amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak Urola Kostako Udal Elkartean, Zarauzko Urdaneta bideko seigarrenean, aurkeztu behar dira.
Eskaera egin ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira. Baldintza horiek dokumentu honetan daude bilduta. Diru-laguntzak 6.000 eurokoak izango dira gehienez, eta gutxienez sei hilabeteko iraupena duten kontratuek eskuratu ahal izango dute.