Lagunarteko hasiera ekitaldia

Karkara 2015ko urr. 6a, 13:09

Galtzarri Gunean ikasturte berriari hasiera eman zioten joan den ostiralean, urriaren 2an.

Pasa den ostiralean inauguratu zuten Galtzarri Gunea. Kurtso berriari hasiera emateko aitzakiarekin Floren Aoiz ekarri zuten. Hitzaldia eman zuen Aoizek eta, argazkietan ikusi daitekeen bezala, jende dezente bildu zen. Antolatzaileen ustetan, talde polita bildu zuen bere inguruan Floren Aoizek.

Hitzaldiaren ondoren mokadutxoa jateko tartea izan zuten. Lagunarte ederrean bukatu genuen hasiera ekitaldia, azaldu dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide