Lehiaketa publikoa ireki zuen Orioko Udalak hilerriko zerbitzua emango duen enpresa aukeratzeko. Esleipena egin da dagoeneko eta urriaren 1etik aurrea Hargoi SL enpresak emango du zerbitzua.
Hilerriko zerbitzuen eskaera egiteko Orioko Udalera jo beharko dute herritarrek astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era. Ordutegi horretatik kanpo, asteburuetan eta jai egunetan, zuzenean Hargoi enpresari deitu beharko diote. Zuzenean enpresarekin kontaktuan jartzen direnek, epe laburrean, tramitea udaletxeko bulegoetan formalizatu beharko dute.
Hargoi enpresarekin kontaktuan jartzeko telefono zenbakiak honakoak dira:
Telefono finkoak: 943 691 406 eta 943 300 247
24 orduko telefonoa: 656 789 771
Beste telefono mugikorra: 609 684 509