Ia partida guztiak irabazi dituzte Orioko F.T-ko taldeek

Karkara 2015ko urr. 5a, 09:26

Infantil Txikiek izan ezik, beste futbol partida guztiak irabazi zituzten pasa den asteburuan. Lehen taldeak Ketari 0-2 irabazi zion.

Astebukaera oparoa izan du Orioko Futbol Taldeak, maila desberdinetan jokatu dituzten bost partidatatik lau irabazi dituzte. Ohorezko Erregional mailan, lehen taldeak, 0-2 irabazi zion Oriokok Getariako Ketari. Denboraldia hasi denetik lehen garaipena izan da, eta Usandizagak eta Jorgek egin zituzten golak. Garaipen horrek 13. postuan utzi zuen Orioko. Datorren astean Tolosaren aurka jokatuko dute Mendibeltzen.

Erregional mailan, neskek ere 3-2 irabazi zuten Ostadarren aurka Mendibeltzen. Sailkapenean hirugarren daude neskak, lehenengo eta bigarrenarekin berdinduta; lau puntu dituzte hiru taldeek. Hurrengo astean Tolosaren aurka jokatuko du. Tolosarrak bigarren daude sailkapenean, beraz, partida erabakigarria izan daiteke.

Ohorezko jubenilek 0-1 irabazi zuten Santo Tomas Lizeoaren aurka; hauena ere lehen garaipena izan da. 10 jokalarirekin aritu ziren futbolean; Aritz Orzaizek penalti bat gelditu zuen eta Aitor Susperregik sartu zuen garaipeneko gola.

Kadeteek Sporting de Herreraren aurka 0-4 irabazi zuten eta ohorezko infantilek 1-4 egin zuten Zarautzen etxean. Irabazi ez zuen talde bakarra infantil txikiena izan zen, 1-2 galdu zuten Zarauzko taldearen aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide