Munduko Poesia Kaieretako hiru zenbakiak aurkeztu zituzten irailaren 31n. Liburu horietako batean Eugenio Montale poesiagile italiarraren poemak bildu dituzte. Poema horien itzulpena egiteaz arduratu da Anjel Lertxundi. Eta gaur, Zarauzko Garoa liburu-dendan errezitaldia egingo du.
Proposamen italiar bat izena jarri diote gaurko hitzaldi-errezitaldiari. Berekin batera izango da Iñigo Astiz, honek Sandro Poetaz hitz egingo du. Eta, horrez guztiaz gain, Paperezko Lagunak irakurle taldearen aurkezpena ere egingo da.