Zazpigarren aldiz antolatu du Iñistorrak irrintzi lehiaketa. Inoizko mailarik handiena izan du aurtengoak. Ez die erraza jarri gainontzeko parte hartzaileek Nerea Arriagari. Oriotarra hiru aldiz irabazitakoa zen, eta igandean ere berak irabazi zuen Urnietako lehiaketa. Guztira lau aldiz irabazi du lehiaketa.
Bigarren Ane Gabirondo urnietarra sailkatu da eta hirugarren Aitziber Santamaria. Haurretan Jon Tolosak irabazi du. Atzetik Egoitz Ibabe eta Uxue Ibabe sailkatu dira.
Irrintzi irabazlea
Nerea Arriagak Maria Arizmendi VII. Irrientzi Lehiaketan botatako irrintzia da hau. Oriotarrak Urnietan ez ezik, beste hainbat txapelketetan ere hartzen du parte.
Sari banaketa
Aurri hedabideak sari banaketa bideoan grabatu zuen. Bideoan saria jasotzeaz gain, irrintzia botatzen ere ikusten da bai Arriaga eta baita beste saritu guztiak.