Etorkizuna erabakitzeko Orio Arraunketa Elkartearen batzarra

Karkara 2015ko urr. 2a, 07:14

Bukatu da lau urteko prozesua eta berriz ere elkartearen nondik norakoak zehaztu behar dira. Horretarako hitzordua gaur egin dute, arratsaldeko 18:30ean eta 19:00etan.

Orio Arraunketa Elkartearen ez-ohiko batzarra izango da gaur, ostiralarekin. Bi deialdi egin dira, lehendabizikoa 18:30ean; eta, bigarrena, 19:00etan. Biak kultur etxean.

Duela lau urte OAEko zuzendaritza aldatu egin zen. Postu horretan lanean aritzeko aurkeztu zirenen artean aukeratu zen gaur egun arte lanean aritu den taldea. Orain berriz ere aukeraketa egitea egokitzen da, lau urte igaro baitira. Hortaz, batzarrean presidentearen eta gida-batzordearen hautaketa prozesua jarriko da martxan.

Lehenik eta behin, hauteskundeetako batzordea nahiz hauteskunde-egutegia adostuko dira. Gero, 2019a bitarte Orioko Arraunketa Elkartea nork zuzenduko duen erabakiko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide