Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatu da saioa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final zortzirena. Sei bertsolari igo dira taula gainera, tartean Xabier Sukia oriotarra. Beñat Lizasok bildu ditu puntu gehien, 426. Sukiak 412,5 puntu lortu ditu.
290 bertsozale inguruk segi zuten zuzenean Lasate-Oriako saioa. Lagun ugari bildu ziren kultur etxean. Oholtzan, sei bertsolari. Eta horietatik guztietatik onena Beñat Lizaso izan zen. Azpeitiarrak 426 puntu eskuratu zituen eta zuzenean final laurdenetara sailkatzea lortu zuen.
Haren atzetik Maider Arregi eta Mikel Artola sailkatu dira, biak 415 punturekin. Haiengandik bi puntu eta erdira, 412,5 punturekin, Xabier Sukia oriotarra sailkatu zen. Finalerdietarako txartela lehen sailkatuak zuzenean lortzen du. Gainontzekoak puntuazio bidez erabakitzen dira eta hori final zortziren guztiak jokatu ondoren jakingo da.
Datorren larunbatean laugarren final zortzirena jokatuko da Elgoibarren. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa, herri antzokian.