Bigarren urtez jarraian, Itsas Krosa antolatu zuten Zarauzko eta Getariako udalek. Getarian hasi eta Getarian bukatzen da proba, joan-etorria Zarautzera egiten dute. Proba patinetan eta korrika da, eta korrikalarien artean Kamel Ziani izan da azkarrena.
Zarautzen abitu ziren korrikalariak. Getariara joan eta handik berriz ere Zarautzera itzuli ziren. Zortzi kilometroko lasterketa egin behar izan zuten eta Zianik 25 minutu eta 49 segundo behar izan zituen horretarako. Patinatzaileek ibilbide luzeagoa egin behar izan zuten, 15 kilometrokoa.