Bi bodyboarder txapeldun

Karkara 2015ko ira. 29a, 08:40

Asteburuan Gipuzkoako Bodyboard Txapelketa jokatu zen Zumaian. Unai Zubizarreta eta Mikel Atxega oriotarrek maila oso ona eman zuten, bai beren kategorian bai Open modalitatean.

Zumaiako hondartzako olatuetan jolasean aritu ziren asteburuan bodyboarderrak, Gipuzkoako Txapelketa baitzegoen jokoan. Tartean ziren Unai Zubizarreta eta Mikel Atxega oriotarrak. Lehendabizikoak 18 urte azpikoen kategorian hartu zuen parte; bigarrenak, 16 urte azpikoan.

Zubizarretak irabazi egin zuen bere mailan, 18 urte azpikoan eta Atxegak bigarren egin zuen. Horrez gain, Atxega hirugarren postuan sailkatu zen open kategorian. Emaitza ezinhobeak lortu dituzte, hortaz, oriotarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide