Mandalararen ikasturte berrirako gonbita

Karkara 2015eko irailaren 25a

Amaia Gozategi. Mandalara taldeko koordinatzailea

9 urte dira abentura hau hasi genuenetik, gure desioa herritarrei ongizaterako tresnak helaraztea, nahiz eta egia den, gero eta jende gehiago etortzen dela beste herri eta hirietatik.

Ilusioz beteta, beste ikasturte bati hasiera ematera goaz, urtero bezala,ikasturte berri bakoitza, abentura gozagarria bihurtzen baita!

Gure artetik zenbat jende pasa den zehazki esatea zaila da, baina, gogoeta egiten jardun naiz, apunteak errepasatu eta ... 2000 pertsonatik gora... hau da hau sorpresa, eta hori, por amor al arte lan egiten dugula.Badira, taldekideak, profesionalki hontara dedikatzen  direnak, baina gehienak ez.

Egia da lan ordu asko eskaintzen ditugula Mandalarako 10 taldekideek, baina jendearen erantzunak eta eskertzak,  ongo pagatzen ditu gure lan ordu eta nekeak.

Aurten ere, tailer erregularrekin gatoz: Yoga, Chikung CFQ, Jubilatuetzako Yoga, Meditazioa,  Mandalak, Astrología, Intuizioa eta Energia, Tarota…Asteburuetako ikastaroak ere baditugu, abendura arte programa itxita dugu…. Tope tope hasi dugu aurtengoa, eta sorpresa oso atseginekin!

Gure nahia oriotarrak osasuntsu eta pozik egotea da…hori izan da gure oinarria hasiera- hasieratik, hori da bihotzez eskaintzen duguna…..beraz, animo gurera gerturatu nahi duzuen guztiei! Ateak zabalik dauzkazue! Gure taldeak ez baitu oinarri ideologikorik, ez erlijiosorik.. Denak ongi etorriak zarete, denen artean egiten baitugu Mandalara.

Gure webgunean kontsula dezakezue programazioa edo facebookean topa gaitzakezue.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide