Aita Lertxundin, ez oinez, ez autoan

Karkara 2015eko irailaren 25a

Oriotarra

Aita Lertxundi kalean semaforo guztiak anbar-kolorean egon dira ia uda osoan.

Oinezkoek Aita Lertxundiren alde batetik bestera pasatzeko komeria galantak izan genituen, autoak abiadura handian eta gelditu gabe pasatzen baitziren. Gu, zebrabidean, itxaron eta itxaron, norbait gelditzeko zain.

Orain, aldatu dituzte semaforoen kolorea eta oinezkoek lehen boina errazago gurutzatu dezakegu semaforoa.

Kotxeek, ordea, orain zailtasunak dauzkate. Ibai ondotik bazoaz eta Aita Lertxundi kalera sartu nahi baduzu, Zarauzko norantzan, denbora asko itxaron behar duzu. Izan ere, aldaparen pareko eta autobus geltokiaren
ondoko bi semaforoak  ez dira aldi berean berde edo gorri jartzen.

Orduan, geltoki pareko semaforoa gorrian dagoenean, atzekoa berdean egoten da eta kotxeak pilatu egiten dira, Ibai ondotik sartzea konplikatuz.

Arazo honekin amaitzea eskatzen dut, lehen oinezkoentzat zelako traba eta orain autoan goazenean ditugulako oztopoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide