Bide-heziketan trebatzeko saioa antolatu dute Zaraguetan

Karkara 2015ko ira. 24a, 14:18

Urriaren 1ean indarrean sartzen den haurrak autoetan eramateko lege berriaren harira, mugikortasun seguruaren inguruan jardunaldia antolatu dute irailaren 25erako

Hiru urte daramatza Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak Seguru Baietz izeneko kanpainarekin. Mugikortasun seguruarekin sentsibilizatzea du helburu eta herriz herri ematen dute bide-heziketa.

Urriaren 1ean lege berri bat sartuko da indarrean, haurrak autoetan eramateko legea. Horren harira, Seguru baietz jardunaldia antolatu dute Zaragueta eskolan irailaren 25ean, ostiralean.

Goizean haurrekin hainbat ekintza egingo dituzte eta mugikortasun seguruaren inguruan jarraibideak emango dizkiete. Arratsaldean, 16:00etatik 17:00etara, ibilgailuetan haurrak lotzeko sistemei buruzko informazioa eman eta erakustaldi saioa egingo dute. Arratsaldeko saio hori irekia izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide