Ate irekien jardunaldia haur eskola ezagutzeko

Karkara 2015ko ira. 25a, 10:58

Maria Maestra haur eskola ezagutu nahi duten gurasoek astelehenean izango dute horretarako aukera. Ateak zabalduko dituzte 17:00etatik 18:00etara.

Haur eskolaren azpiegiturak eta hezkuntza programa ezagutzeko aukera izango da astelehenean. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Maria Maestra haur eskola bisitatu ahal izango da. Bisita horretan informazioa jasoko dute bertaratutakoek. Batetik, azpiegiturak ezagutuko dituzte; baina, bestetik, hezitzaileekin hitz egiteko aukera ere izango dute.

Matrikulazio epea ate irekien jardunaldiak baino hiru egun beranduago hasiko da, urriaren 1ean, eta urriaren 9a arte egongo da zabalik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide