Orioko Futbol Taldeko lehen taldeak bigarren partida jokatu zuen pasa den asteburuan Erregional Preferente mailan. Irailaren 19an, larunbatean, Euskalduna taldearen aurka jokatu zuen Andoainen. Partida ia osoa berdinduta pasa zuten arren, azken minutuan aurkariak gola sartu eta 1-0 galdu zuen Oriokok.
Datorren igandean, irailaren 27an, Mendibeltzen jokatuko dute denboraldiko hirugarren partida, Mutrikuren aurka.
Beste mailatan, ohorezko jubenil taldeak etxean galdu zuen Touring taldearen aurka; 0-3 egin zuten. Bestalde, kadeteek Donostian Baskoniaren aurka 3-3 berdindu zuten.