Eskualdeko arte grafikoen sektoreko enpresa eta eragileek elkarrekin lan egiteko espazio iraunkorra sortzeko helburuarekin, lankidetza gune bat sortu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Horretarako, sektorearen azterketa egin zuen duela hilabete batzuk.
Hiru helburu ditu lankidetza talde honek. Batetik, sektoreen arteko lankidetzarako proiektuak identifikatu eta definitzea. Bestetik, negozio lerro berriak identifikatu eta proiektuak sortzea. Eta, azkenik, enpresen baliabideak modu eraginkorrean erabiltzeko foroa eratzea.
Lehen topagunean irailaren 30ean, asteazkenean, egingo dute, 13:00etatik 15:30era, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Horrez gain, arte grafikoaren sektoreko enpresei bisitak egingo dizkiete banan-banan, proiektua aurkezteko.
Izena eman edo informazio gehiago nahi duena Udal Elkartearekin kontaktuan jar daiteke 943 89 08 08 telefonoan edo enpresa@urolakosta.org helbide elektronikoan.