Paella lehiaketarako txartelak salgai eta baltsak egiteko gaztetxea irekita

Karkara 2015ko ira. 21a, 12:37

Paella lehiaketan izena emateko azken eguna irailaren 23a izango da. 12 eurorekin bazkaria eta kamiseta ordainduko dira. Bestalde, baltsa egiteko tokirik ez duenari gaztetxea irekiko zaio.

Ate joka daude Orioko Gazte Festak. Hilaren 25etik 27ra izango dira, eta bertako bi ekitaldi garrantzitsuenetan parte hartzeko izen ematea zabalik da dagoeneko. Larunbatean izango den paella lehiaketako txartelak salgai daude Kala karin, Errustan eta Kolon Txikin, 12 euroren truke. Hiru egun besterik ez dira geratzen tiketak erosteko, hilaren 23an itxiko baita izen ematea.

12 euro horien barruan sartuko da paella egiteko osagaiak –arroza, olioa, tipula, gatza eta baratxuria–, bazkaria –paella, edaria, postrea, kafea eta kopa– eta Gazte Festetako kamiseta.

Gazte Festetan garrantzia berezia duen beste ekitaldietako bat baltsa jaitsiera da. Igandean, 16:30ean, izango da baltsa karrera. Baltsa egin nahi duenak baina tokirik ez duenak, gaztetxea erabili dezake ontziak egiteko. Hortaz, Gazte Festetako antolakuntzarekin jarri kontaktuan –facebook bidez, esaterako– eta gaztetxea irekitzeko hitzordua finkatuko ahal izango duzue.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide