Orioko futbol elkarteko zuzendaritza hasiberrien gurasoekin bilduko da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Orioko kultur etxean. Hortaz, 2005/2006 urteetan jaiotako benjaminekin eta 2005ean jaiotako kimuekin egingo du zita. Asmoa klubaren funtzionamendua azalduko die gurasoei bilera horretan.
Duela hamalau urte hasi zen bilera ireki hauek egiten Orioko kluba. Lehen bi urtetan infantilekin egiten zuten, garai hartan horiek baitziren gazteenak. Duela hamabi urtetatik hona, ordea, benjaminak eta kimuak dira jokalari gazteenak; hortaz, horien gurasoekin biltzen dira.
Futbol eskolak lan nola egiten duen azalduko da, eta, horrez gain, denboraldi honetan entrenamenduak noiz izango diren ere esango dute. Irailaren 21ean hasiko da denboraldi berria. 17:00etan benjaminek izango dute entrenamendua eta 18:00etan kimuek.
Zortzi jokalariko entrenatzaile bat izango da, gutxi gorabehera. Hau da, taldean 16-20 jokalari baldin badaude, hiru entrenatzaile izango dituzte. Horretarako haurren gurasoen kolaborazioarekin kontatzen dute, eta, horrela ezin badute taldetxoa osatu, klubeko kolaboratzaileak jartzen dira entrenatzaile lanetan.
Baina, horretaz guztiaz gaur arratsaldean informatuko zaie gurasoei. Arratsaldeko 19:00etan Orioko kultur etxean.