Dementzien eragina gaiaren inguruan hitz egingo dute datorren asteartean, irailaren 22an, Orioko kultur etxean. Hizlaria Naroa Diaz izango da, gaia gertutik ezagutzen duen gizarte-langilea. Izan ere, Diazek AFAGI elkartean egiten du lan, alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten familiekin eta lagunekin lan egiten duen elkartean.
Mediku-taldeak ahalmen intelektualaren desoreka duten gaixoak deskribatzeko erabili ohi du dementzia terminoa. Garrantzitsua da dementzia zahartze prozesuaren ohiko desoreka ez dela nabarmentzea. Ezohiko patologia-prozesuek eragiten dituzte dementzia desorekak eta pertsona gazte zein adinekoei eragin diezaieke.
Aurreko egunean, hilaren 21ean, alzheimerraren eguna izango da. Egun hori aitzakia hartuta, gaia sakonki landuko dute astearteko hitzaldian.