Euskal dantzen ikastaroa

Talai Mendi helduen ikastaroak 2015ko ira. 17a, 08:44

Irailaren 30ean hasiko dira Talai Mendik antolatutako euskal dantzen ikastaroak.

Talai Mendik, urtero bezala, euskal dantza ikastaroa antolatu du. Fandangoa, arin-arina, mutxikoak, larrain dantza eta beste hainbat plaza dantza ikasi nahi badituzue, Talai Mendik antolatutako ikastaroan duzue horretarako aukera.

18 urtetik gorako herritar guztientzat daude ateak zabalik. Adin nagusiko edonork du, beraz, euskal dantzak ikasteko aukera. Irailaren 30ean hasiko dira eskolak; eta, ordutik, asteazkenero bilduko dira iluntzeko 21:00etan Kosta tailerrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide