Surf Txapelketa irailaren 26an eta 27an egingo da

Karkara 2015ko ira. 17a, 08:28

Argazkiak: Asier Sanchez

Hogeita bigarren edizioa du aurten OSTk antolatutako txapelketak, eta aldaketak egongo dira parte-hartzean

Uda amaitu eta hondartza husten denean izaten da, urtero, Orioko Surf Txapelketa. Irailean edo, beranduenez, urrian, herriko surflari eta surfzaleak elkartzen dira hondartzan Orioko Surf Taldeak antolatutako lehiaz gozatzeko.

Aurtengo txapelketak badu data dagoeneko, irailaren 26an eta 27an izango da. Aurten, parte hartzeko moduan aldaketak egongo dira. Banaka kategoria batean surf egin ordez, taldeka arituko dira parte-hartzaileak. Maila eta modalitate desberdineko surflariekin osatuko dituzte taldeak eta elkarren artean lehiatuko dute. Puntu gehien lortzen dituen taldea izango da irabazlea.

Horrez gain, gaztetxoen txapelketa ere egingo dute, 14 urte bitarteko surflarientzat. Horrekin, udan zehar ikastaroetan aritu diren gaztetxoak txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte.

Izena eman nahi duenak Errusta tabernan eta Itziar Kirolak dendan egin dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide