Dagoeneko prest du guztia Mandalara Taldeak ikasturte berria hasteko. Yoga, Chikung CFQ, astrologia... urtero bezala, asteroko ikastaroak eskainiko dituzte beren lokalean. Irailaren 14an, astelehenean, hasiko dira ikastaroekin.
Yogako klaseak astelehenetik ostegunera izango dira, goizean. Astean bitan joateko hilabeteko bonoa 60 euro kostako da eta astean behin joatekoa 40 euro. Klase bakarrera joan nahi dutenek 12 euro ordaindu beharko dute, eta jubilatuek 8 euro.
Chikung CFQ klaseak asteartetan izango dira: goizez inoiz egin ez dutenentzat eta arratsaldez dagoeneko egin dutenentzat. 10 euroko kostua izango dute eskolek. Hileko hirugarren larunbatetan astrologia ikastaroak eta Zure dohainak esnarazi izeneko tailerrak emango dituzte. Tarot kontsultak egiteko aukera ere egongo da astean behin, asteartero, 30 euroren truke.
Hori guztiaz gain, asteburuetan bestelako ikastaroak ere izango dituzte: konstelazioak, penduloa, intuizio eta energia... abendura arte asteburu guztiak programatu dituzte. Informazio gehiago edo izena eman nahi duenak 648 48 74 89 telefonoan egin dezake.