1975ean jaiotako aiarren afaria

Karkara 2015ko ira. 16a, 11:45

Irailaren 24an da izena emateko azken eguna. 673547597 telefonora deitu behar da izena emateko.

75ean Aian jaiotakoak bilduko dira irailaren 26an. Zarautzen elkartuko dira, Lagunak Jatetxean. Mahaiaren bueltan, kintokoekin batera, ospatuko dute 40. urtebetetzea. 

Lehendabizi poteatu egingo dute. Arratsaldeko 19:00etan egin dute horretarako hitzordua, Pilar plazako Naparrak tabernan. Bi ordu inguruz poteatu ondoren, 21:15ak aldera, Lagunak jatetxean elkartuko dira, afaltzeko.

Izena emateko 673547597 telefonora deitu behar da irailaren 24a baino lehen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide