180 graduko aldaketa eman du udal kanpinak. Azken legeal- diko proiektu sendoa izan da eta proiektuaren gidaritza Asier Santosek hartu zuen udaberrian.
Orioko kanpinaren zuzendari berria zara. Erronka anbizio handikoa iruditu zitzaizun?
Kanpineko deia jasotzeak harritu egin ninduen, baina, gero, lana zein izango zen azaldu zidatenean, ulertu nuen zergatik bilatzen zuten nire profileko pertsona bat.
Zergatik?
Kanpinean beste baliabide batzuk eskaini behar ziren, kude- aketarietabezeroenarretarilotutakoak, eta,horretarako, beste ikuspuntu bat nahi zuten. Enpresa kudeaketan eta tal- de lanean esperientzia zuen pertsona baten bila zebiltzan.
Hainbat enpresatan egin dut lan, hainbat esparrutakoak. Nire burua proban jartzea eta erronka berriak lortzea gusta- tzen zait. Hortaz, nahiz eta arraroa izan Kanpineko eskain- tza jasotzea, erronka honek zekarren erantzukizuna inte- resgarria iruditu zitzaidan.
Eta, nolakoa izan da hasiera?
Goi-denboraldia ate joka zegoela hasi nintzen. Nire ustez, denbora handirik gabe lanpostura ohitzeko.
Horrek erronka are handiagoa egiten zuen, beraz, esfortzu handiagoa egin behar izan nuen, azkarrago ikasi behar bainuen. Oso ondo joan da.
Beteta kartela behintzat jarrita izan duzue ia egunero.
Ekaina amaieratik aurrera, goi-denboraldian, topera izan gara hasiera-hasieratik. Eguraldiak batzuetan beteta ez egotea baldintzatu du, baina, orokorrean, lepo ibili gara.
Baina, niri, beteta egotea baino garrantzitsuagoa iruditzen zait bezeroarengandik jasotako erantzuna positiboa izatea.
Eta hori nolakoa izan da?
Oso ona. Jendea oso pozik joan da, erreferentzia oso onak eman ditu eta bezero berriak erakarri ditu. Egin diren alda- ketak oso harrera ona izan dute, bezeroek asko eskertu dituzte.
Zer aldaketa egin dira?
Udaleko bulego teknikoaren laguntzarekin batera, Kanpinaren itxura zaintzeko eta estetika berritzeko esfortzu handia egin da. Eta kudeaketa aldetik ere aurrerapausoak eman dira. Guztia txukunago eta ordenatuago dago, eta gauzak azkarrago egiten dira. Paperaren erabilera asko gutxitu dugu. Horrek, besteak beste, kudeaketa eta arreta zerbitzua txukunagoa eta azkarragoa izatea ekarri du. Hori da niretzat garrantzitsuena dena.
Martxan jartzeko oso denbora gutxi izan dugun arren, goidenboraldian gauzak ikasi eta denbora gutxian egin behar diren arren, oso ondo ibili gara. Aurtengo zailtasun eta aldaketa guztiekin, langileek erantzukizun handia hartu dute eta oso ondo ari dira egiten beren lana.
Bungalowek harrera ona izan dute, ezta?
Bungalowek bezero berriak ekarri dituzte, hotelen baliabi- deaketakanpinarenerraztasunakbaitituzte. Eguraldiaz kezkatu gabe, urteko edozein sasoitan hartu dezakete kanpi- nean ostatu, herri ondoan, mendiaren magalean eta hondar- tzatik oso hurbil; eta hori, erakargarria da.
Bezero berriak ekarri ditu bungalowa izateak. Eta, zer egin duzue betiko bezeroekin?
Bezero finkoei arreta pertsonalizatua ematen zaie, nire ateak zabaldu dizkiet. Iradokizun erregistro bat daukagu, TripAdvisoreko gune bat zabaldu dugu kanpoko bezeroen iritzia jasotzeko, eta erraztasun gehiago ematen zaizkie, baina baita zorroztasuna exijitu ere, kanpinaren arauak betetzeko eta garbitasuna nahiz ordena mantentzeko. Oraindik egongo da zer hobeturik.
Beti daude hobetzekoak, bote lasterrean gauza txikiak etor- tzen zaizkit gogora: lore gehiago jarri, wifia hobetu... Uda sasoi bete-betean gaudenez, akatsetatik azkar ikasi, aplikatu, eta urte bukaeran hausnarketa orokorra egin beharko da.
Zu pozik zaude esperientziarekin?
Askatasuna daukat gauzak nire erara egiteko, eta profesionalki ondo datorkit. Erantzukizun handia izatea ere gustatzen zait. Falta zaidana urte osoan eguzkia egitea da, sasoi guztietan bezeroak izateko eta nik kolorea hartzeko.