Mugikortasun Iraunkorraren Europar astea hasiko da datorren astean. Irailaren 15ean hasi eta 22an amaituko da. Aste horren barruan, Herrio Natur Taldeak, bigarren eskuko azoka antolatu du. Irailaren 19an izango da, goizeko 10:00etan hasita, herriko plazan.
Azokan mugikortasunarekin zerikusia duten materialak sal-erosiko dira: bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, trizikloak... Hortaz, etxean erabiltzen ez dituzuen materialak badituzue, saltzeko aukera izango duzue. Eta, bestalde, mugikortasunarekin lotutako gauzak erosi ahal izango dituzue. Materialen bat saldu nahi baduzue, salneurria zuek jarri beharko duzue. Zuen esku egongo da produktuari prezioa jartzea.
Saldu nahi den material hori uzteko tartea goizeko 9:00etatik 10:00etara izango da. Herriko plazan jarriko duten gunean utzi beharko da materiala. Ondoren, 10:00etatik 13:00etara, materiala salgai jarriko da. 13:00etan, saltzen ez dena jasotzeko aukera izango da.
Erabiltzen ez dituzun gauzei berrerabilpena emateko aukera ederra da. Hortaz, etxean hautsa hartzen daukazuen materiala saltzera animatzen zaituzte antolatzaileek. Animatu eta hasi sotoak eta trastelekuak miatzen. Eta, horrez gain, bigarren eskuko produktuak erostera ere animatzen zaituztete, noski. Datorren larunbatean, goiz osoan zehar, herriko plazan.