Azken aldia zen Zarauzko trikititxa txapelketan parte hartu zezaketela Julen Alonso oriotarrak eta Eneritz Aulestia zarauztarrak. Pozik daude taula gainean eskainitako mailarekin. Irabazi egin zuten, hortaz, bukaera ezin hobea eman zioten Zarauzko ibilbideari.
Alonsok azaldu duenez hasieran pixka bat lotsatuta ibili ginen. Baina gero lortu zuten egoerari buelta ematea. Zarautzen ez da publikoa ikusten, dena beltza ikusten da. Ez genekien nori begiratu, baina segituan hartu genion trukua eta pila bat disfrutatu genuen.
Berezia izan zen. Batetik, azkenengoz hartuko zutelako parte txapelketa horretan. Eta, bestetik, Julen Alonsoren bikotekidea zarauztarra delako. Etxean bezala sentitu ginen, adierazi du oriotarrak.
Lau pieza jo behar izan zituzten: trikititxa, porrusalda, fandangoa eta arin arina. Lauak txukun jota lortu zuten txapelketarekin egitea Aulestiak eta Alonsok. Bigarren Mireia Ibabe eta Eneko Arbeo gelditu ziren.