Orioko kresal usaineko derbia jokatu zen larunbatean, Zarauzko Aritzabatalden. Amenabar Zarautzek Bidasoaren aurka neurtu zituen indarrak. Etxeko taldean Atorrasagasti anaiek jokatzen dute, eta Bidasoan Jon Azkuek. Ligako lehen partida izan zen, beraz, derbia.
Erraz irabazi zuen partida Azkueren taldeak, 19-33. Oriotarrak 33 goletako hiru sartu zituen. Partidako goleatzailea Crowley izan zen, Bidasoako jokalaria. Partida hasieratik kontrolpean izan zuten irundarrek; defentsa lan paregabea egin zuten eta erasoan ere fin aritu ziren.
Guztira 900 lagun bildu ziren Zarauzko estadioan. Zarauztarren bereizgarrietako bat da afizioa. Beti jendetza izaten dute harmailetan animoak ematen eta igandean ez ere horrela izan zen.