Abuztuaren 29an, larunbatean, Lugo hiriko dardo Opena jokatu zuen Joseba Unanuek. Hirugarren egin zuen oriotarrak txapelketan. Oso pozik nago emaitzarekin –dio Unanuek–, azken denboraldian ez nengoen oso fin, baina prestakuntzak fruituak ematen dituela ikusten dut.
Garaipena lortu izan balu Avilan azaroan jokatuko den txapelketara joateko beka lortuko zuen. Han, munduko txapelketarako sailkatzeko aukera izango dute Europako hainbat jokalarik. Oraindik badu Avilara joateko aukera: iraila amaieran, adibidez, hamar gipuzkoar Almeriara joango gara beste sailkapen fase bat jokatzera.
Positiboki begiratzen dio denboraldiari Unanuek, gipuzkoarrak gorenean egongo gara lehen postuengatik borrokan.