Orioko kiroldegia kudeatzen du BPXPORT enpresak. Eta, Orioko kirolean eragiteaz gain, Zarautzen ere kirolaren sustapenean lagundu nahi izan du. 2015-2016 denboraldirako BPXPORT teknifikazio sailak eta Aiala Zarautz ohorezko mailako emakumeen eskubaloi taldeak babes hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmen hau dela eta, Aiala Zarautz eskubaloi taldearen mediku kontrolak eta kirol nutrizio aholkularitza Orioko Arraunetxe zentroan egingo dira, azaldu du Garikoitz Garagarzak. Esfortzu frogak eta mediku kontsultak, hortaz, Orion egingo dituzte zarauztarrek.
Horrez gain, Aiala Zarautz taldeko jokalariek BPXPORTen logoa eramango du galtzetan. Akordio hori abuztuaren 26an sinatu zuten Juanan Urdangarin Zarauzko Kirol Elkarteko eskubaloi arduradunak eta Beñat Barrio BPXPORT enpresako arduradunak. Hasieran urtebeteko akordio izango da, baina luzatzeko aukera ere badago, argitu du Garagarzak.