Karela kiroldegiak ateak itxiko ditu abuztuaren 31tik irailaren 3ra arte, lan teknikoak egin behar dituztela eta. Urtero bezala, Garikoitz Garagazak azaldu digunez, hamahiru egunez itxita izango da Orioko kiroldegia mantentze lanak egiteko.
Itxita egongo den egunetan, bazkideek Lezon eta Elorrion kirola egiteko aukera izango dute. Bazkideek herri horietako kiroldegiak erabiltzeko aukera izango dute, gaineratu du Garagazak.
Irailaren 14an irekiko da berriro ere kiroldegia.Irekierarekin batera 2015-2016 urteko ikastaroetako inskripzioak martxan jarriko dira.