Alonso eta Aulestia Zeanuriko irabazleak

Karkara 2015ko abu. 17a, 17:52

Zeanurin jokatu den Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXV.  Txapelketa irabazi du Julen Alonso oriotarrak. Bere bikotekidea Eneritz Aulestia izan zen. 

Abuztuaren 16an triki doinuak izan ziren Zeanuriko soinu banda. Euskadiko Txapelketa jokatu zen eta Julen Alonso eta Eneritz Aulestiak osatutako bikoteak irabazi zuen. 

Txapelketan bikote bakoitzak lau pieza jo behar zituzten. Jotea, porrualda, fandangoa eta arin-arina. Alonso eta Aulestiak lortu dituzte puntu gehien, 138.15 guztira. Bigarren Eneko Arbeo eta Mireia Ibaek egin zuten, eta podiuma osatu zuen bikotea Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleagarena izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide