Animazioko film espainiarra da, Enrique Gatok zuzentzen duena. Gato da Tadeo Jones pertsonaiaren sortzailea. Duela lau urte, 2011n, sortu zuen. Chicagoko obrako langilea da Jones, zeinak arkeologo famatu bilakatu nahi duen. Bide horretan hainbat arazo sortzen zaizkio, istilutan murgiltzeko erraztasun handia baitauka. Pertsonaia honekin Indiana Jonesen parodia bat egin nahi izan zuen Gatok.
Tadeo Jones protagonista den filma ostiralean proiektatuko dute, 22:00etan, Zinema Hondartzan ekimenaren baitan. Berez larunbatean zen proiektatzekoa, baina eguraldi txarra iragarri dutenez, ostiralera aurreratu dute zinema saioa.