Betiko Market azoka, betikoa ez denaren erakusleiho

Karkara 2015ko abu. 17a, 17:41

Argazkia: Betiko Market

13 sortzaile bildu ziren Orioko plazan, eta merkatu anitz bezain originala osatu zuten. 

Atzoko egunean sortzaileen merkatu bilakatu zen Orioko plaza. Guztira 13 postu jarri zituzten eta horietatik bi oriotarrek jarritakoak izan ziren: Goiuri Unanue eta Maider Goenaga. Antolatzaileak KIMU enpresakoak izan ziren eta bertako hainbat kide ere oriotarrak dira. 

Jende asko bildu zen plazan, bereziki goizean, adierazi du Eñaut Marti antolatzaileak. Eta, horren ondorioz, pozik daude merkatuak izandako harrerarekin. Dendariak eta sortzaileak ere kontentu gelditu zutela gaineratu du, oso gustura egon baitziren.

Arratsaldean jende gutxiago izan zen plazan, baina, hala ere, jende dezente bildu zen plazan. Izandako harrerarekin, hortaz, oso pozik daude antolatzaileak. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide