Lertxundi eta Galarraga finalean Zarauzko Zaporra pilota-txapelketan

Karkara 2015ko abu. 12a, 10:08

Bihar jokatuko dute Zarauzko esku-pilota txapelketako finala Lertxundi eta Galarraga oriotarrek. 

Aritz Lertxundi eta Aimar Galarraga Zarauzko Patxi Zaporraren oroimenez esku-pilota txapelketako finalean sartu dira. Txapelketa Zarauzko frontoi txikian jokatzen da urtero udan. Finala ostegunean jokatuko da, abuztuak 13. Jailadia seiak eta erdietan hasiko da, eta finala bigarren partidua izango da. Aritzek eta Aimarrek asteartean jokatu zuten semifinala, abuztuaren 11n, eta 22-21 nagusitu zitzaizkion Asteasuko bikote gazteari. Partidua emozio handikoa izan zen. Oriotarrak bikain moldatu ziren frontoi txikiaren ezaugarri berezietara eta norgehiagoka bikaina egin zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide