Xabier Lizasok gidatutako udalekuetako musika oholtzaratuko dute

Karkara 2015ko abu. 11a, 11:01

Argazkia: Gorka Rubio ARP

Arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, kontzertua eskainiko dute Okendo plazan.

Donostiako Musika Hamabostaldiak bete betean harrapatu ditu haurrak. Gaur beren eguna izango da eta emanaldi guztiak txikienei zuzenduta egongo dira. Protagonistak berak izango dira, Jose Antonio Etxenike Musika Hamabostaldiko zuzendari laguntzaileak azaldu duen bezala, haiek baitira etorkizuneko ikus-entzuleak.

Haurren egunean parte hartuko duten artisten artean Xabier Lizaso izango da. Oriotarrak udaleku musikalak gidatu ditu 3 eta 15 urte bitarteko haurrekin. Guztira 50 musikari gazte bildu dira udalekuetan eta gaur, udalekuetan ikasitakoa taularatuko dute. Arratsaldeko 17:00etan emanaldia eskainiko dute Okendo plazan.

Emanaldian Xabier Zabala musikagileari omenaldia egingo diote haurrek. Haren kantuak interpretatzeaz gain, Zabalaren bizitza antzeztuko dute, baita harentzat sortutako abestia eskainiko dute. Abestiaren hitzak Andoni Egañak jarri ditu eta doinua Aitor Uriak jarri dio.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide