Urretabizkaia aktore den obra estreinatuko da gaur

Karkara 2015ko abu. 13a, 09:34

Datorren urtean hobeto izenpean, gaur estreinatuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean. Ostiralean eta larunbatean ere izango dira emanaldiak.

Donostiako Kulturaren programaren barruan txokoa izango du Datorren urtean hobeto obrak. Antzezlanak hiru aktore ditu, tartean Itziar Urretabizkaia oriotarra. Gaur estrainatuko da eta hiru egunez izango dira emanaldiak, iluntzeko 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean, 15-20 euroren truke. 

 Txalo produkzioak konpainiak ekoitzitako antzezlanak lau egile ditu: Marta Buchaca, Carol Lopez, Merce Sarrias eta Victoria Szpunberg. Obra zuzentzen Begoña Bilbao izango da antzezten Ainhoa Garai, Iraitz Lizarraga eta Itziar Urretabizkaia. 

Oriotarrak parte hartuko duen obrak bizitzako pasarteak dira, bakarrizketa laburrak, pentsamenduak, kronikak, elkarrizketa motzak... batera ala bestera bizi dugun errealitatearen eta egungo gizartearen isla da. Inguruan gertatzen denari zukua aterako dion lana da, inguruan ditugun hainbat errealitateren aurpegia. Kontakizun hori umoretik egingo dute.

Ikusi nahi duenak gaurtik larunbatera bitarte izango du aukera. Sarrerak 15-20 euro bitarteko kostua izango dute eta online erosi daitezke: Sarreren On Line Salmenta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide