2012an hamar urteko zigorra ezarri zioten Amaia Azkueren hiltzaileari. Momentu hartan adin txikikoa zenez, zentro batera bidali zuten zigorra betetzera. Dagoeneko adinez nagusia da azpeitiarra, baina aldizka bere jarrera errebisatzen dute, adin txikikoen zentroan jarraituko duen edo ez erabakitzeko.
Asteazkenean, uztailaren 15ean, egin zuten zigorra zentroan ala espetxean beteko zuen ebazteko saioa Donostiako Adingabekoen Epaitegian. Saio horretan, Azkueren hiltzaileak kartzela-aldia, beste urtebetez gutxienez, adin txikikoen zentroan betetzen jarraitzea erabaki zuen epaileak saio horretan.