Errekor saiakera berria egingo du Idoia Etxeberriak

Karkara 2015eko uztailaren 16a

San Nikolasetan 113kiloko harri kubikoarekin egin zuen errekorra Etxeberriak

Uztailaren 19an, Idoia Etxeberriak errekor saiakera berria egingo du Alegiko plazan, arratsaldeko 18:30etan.

Lehen eginiko errekorra apurtzen saiatuko da Etxeberria, historiako beste marka berri bat lortuz. Horretarako, inoiz emakume batek jaso duen harri errektangeluarrik handiena jasotzen saiatuko da: 157 kilokoa. Hiru minutuko txandakoa izango da saiakera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide