Infantil Txiki taldea Donosti Cupen garaile

Karkara 2015ko uzt. 14a, 09:30

B13 kategorian irabazi du Kopa Orioko F.T.ko taldeak

Uztailaren 5 eta 11 bitartean Donosti Cup txapelketa jokatu zen. Orioko Futbol Taldeak talde bat aurkeztu zuen Infantil Txiki mailan, B13 kategorian.

Txapelketan zehar hainbat nazionalitateko taldeak kanporatu dituzte, portugaldarrak eta estatubatuarrak, besteak beste. Janponiako talde baten aurka jokatu zuten finala, eta 3-1 irabazi zuten. Joseba Zumeta, Iker Colado eta Iñaki Alonso izan ziren golak sartu zituztenak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide